BLOGGER TEMPLATES AND TWITTER BACKGROUNDS

Ipuintxoen blog honetan hainbat ipuin ezberdinak aurkeztuko dizkizuet. Ipuin hauek Lehen Hezkuntzako ikasleei bideratuta egongo dira.
Ipuin hauek formatu ezberdinetan aurkituko dituzue; power point-ak, bideoak, soinuak eta testuak.

2010-05-29

Photoscapen tutoriala

Gaur Jessica eta biok egindako tutoriala ikus dezakezue, hau photoscape programaren tutorial txiki bat da. Honekin argazki bati irudiak, testuak eta kolorez aldatzea ikas dezakezue. Hau youtube.com web orrrialdean aurki dezakezue.



2010-05-28

Pantxikeren etxetxoa

Gaur, behin kide batek asmatutako ipuina grabatu dut eta goear web orrialdean eskegi egin dut. Modu honetan denok difruta dezakezue. 

Eskerrik asko Zuriñe.


2010-05-24

Euskal idazle batzuen argitalpen famatuak eta azkenengo argitalpenak


2010-05-21

Ipupomamua programa

Ipupomamua hipopotamoak euskal lurretan barrena bidaiatu eta astero esperientzia entzutera gonbidatzen zaigu.
Ipupomamuaren abenturak astero ikus dezakegu euskaraz, ostiraletan ETB1ean 19:30tan. Saio bakoitzak 25 minutu irauten du.
Ipupomamua hitzak saioaren ardatza izango diren kultur hitzak bera egiten ditu; ipuina, poema, marrazkia eta mamua.
Liburu buruzko aholkuak ematen dute eta liburuak aztertzen dute.
Haur eta Gazte literatura sozializatzeko nahi horretan gazteei bideratutako literatura eskola eremutik atera eta gizarteko beste arlo batzuetara zabaltzea nahi dute akzioz betetako saio horrekin.
Programa bakoitza ipuin kontalarien atal bat dauka eta idazle, aktore eta jende famatuak aholkuak eta ipuin laburrak kontatzen dute.
Ipuingintzaren edo ilustrazioaren gainean elkarrizketak ere egingo dira.
Programa honekin erakutsi nahi dute Euskal Herriko kultur eta aisialdirako zentruak, baina hauek erakusteko literaturarekin lotuko dute.
Saio ibiltaria denez, Nagore Aranburu aurkezlea herriz herri ibiliko da.
Ipupomamua ez da telebista saio soil bat bakarrik, baizik eta etorkizunean sortuko den ipupomamua parkearen atari. Proiektua ipuinen inguruko parke bat sortzea da, zeina ipuinak entzun, antzeztu, irakurri, ikusi eta bizitzeko tokia izango den. Ipupomamua programa parke horren aurkezle aitzindari da.

2010-05-14

Txakurren hizkuntza

Gaur "txakurren hizkuntza" ipuina entzun dezakezue, honek goear web orrialdetik hartu dut.

2010-05-11

Sentimenduak lantzen

Sentimenduak eskolan gutxitan lantzen direnez, hauek aukeratu ditut sentimenduak lantzeko. Ikasleek hauek txarrak ez direla konturatuko dira ipuin hauen bidez.
Hauek issus web orrialdean aurki ditzakezue.



2010-05-09

Ipuinen garrantzia

Ipuinak oso baliabide onak dira jolastu eta ikasteko; baina gauza guztiak bezala, erabiltzen jakin behar. Edozein ipuin ez da egokia segun eta zeintzuk diren gure helburu eta baloreak. Ezkutuko eduki asko dute ipuinek, eta erabili aurretik ez baditugu aztertu eta aukeratzen, nahi ez ditugun balore eta ezaugarriak trasmititzera irits gaitezke. Holakorik nahi al dugu?

Ipuinek funtzio onuragarri asko dituzte, baina horrek ez du itsu-itsuan kontsumitu behar ditugunik esan nahi.

Ipuinen funtzioa
Momentu atseginak emateko tresnak izaten dira (umeak oheratuta loarazteko, lasai daudenean kontatzeko...).
Irudimena eta sormena bultzatzen dute.
Umeak ipuinaren protagonistak bihur daitezke eta gauza harrigarriak egin.
Umeak duen errealitatera hurbiltzeko tresna.
Gertaera desberdinen aurrean pertsonek duten portaera eta betetzen dituzten rolak azaltzen dituzte.
Ikasleen interesa eta irudimena erakartzen dute.
Ikasbide bat zabaltzen da, ona eta txarraren arteko desberdintasuna argi utziz eta bide egokia zein den markatuz.
Eguneroko hizkuntza erabilgarria testuinguru batean kokatu eta beste egoera batzuetara aldatzeko aukerak ematen dituzte.
Komunikazio trebetasunen garapena eta hizkuntza naturaltasunez erabiltzea sustatzen dute.
Hizkuntzaren ikaskuntza pertsonalizatzen dute.
Testuinguru egokia eskaintzen dute, hasierako irakurmena eta idazmena modu eragingarrian lantzeko.
Ipuina kontatzen zaien bitartean umeei denbora eskaintzen zaie, maitatuak direla erakusten zaie.

Irakurketak haurren bilakaeran duen funtzioa

PSIKOLOGIKOA
  • Sormena, irudimena eta fantasia estimulatzen ditu.
  • Nahi psikologikoak betetzen ditu.
  • Barne mundua, bere intimitatea aberasten du.
  • Sentikortasuna suspertzen du.
  • Kritika ahalmena lantzen du.
  • Bere gatazka pertsonalak konpontzen laguntzen du.
  • Beldurrak, kezkak... gainditzea ahalbidetzen du.
  • Bere autoestima lantzen du.
  • Ohiturak sortzen ditu.
  • Hazten eta heltzen laguntzen du.
SOZIALA
  • Giza harremanak ulertzen laguntzen dio.
  • Rolak eta portaera ereduak irakasten ditu.
MORALA
  • Besteekiko tolerantzia, ulermena eta errespetua errazten ditu.
ESTETIKOA
  • Ahalmen estetikoa eta artistikoa estimulatzen ditu.
INTELEKTUALA
  • Mundua, errealitatea ezagutzen laguntzen dio.
  • Informazioak, ikasketak jasotzeko baliabide egokia.
  • Jakin-mina suspertzen du.
  • Hausnarketa eragiten du.
  • Bere "zergatiei" erantzuten die.
  • Jarduera mentala egituratu eta aberasten du.
  • Arreta, kontzentrazioa, oroimena... estimulatzen ditu.
AFEKTIBOA
  • Bere guraso eta hezitzaileekiko harreman afektiboak eta komunikazioa suspertzen eta hobetzen ditu.
  • Heziketa emozionala eratzen laguntzen du.
HIZKUNTZA
  • Bere komunikatzeko gogoa betetzen du.
  • Hiztegia aberasten du eta hizkuntza ulermena eta adierazpena garatzen ditu.
PERTZEPZIOARENA
  • Zentzumen-pertzepzioak, orokorki, estimulatzen ditu.


2010-05-04

Tronpi aldatu nahi du

Gaurko sarrera honetan, nik egindako power point-a aurkeztuko dizuet. Hau argaldu nahi zuen elefante baten istorioa da. Nahi baduzue slideshare web orrialdean igota dago.
Espero dut zuen gustukoa izatea.